XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Teknikari hoiek lehenago gaitu egin behar dira eta, gero, erabiltze-araudi egokien bidez, ahalik eta ondoen lan egiteko aukerak eman behar zaizkie.

Jumbo egazkin batentzako erabilkera eta zaingo-liburuak izan beharko lituzkeen neurriak nolakoak liratekeen pentsatzea ez da zaila.

Adibide horrek, konputailuen bidezko artezpide eta zaingo-arauak osatzeko egiten ari diren gero eta gehiagoko ahaleginen zergatikakoa ulertarazten digute.

INFORMATIKA-BIDEZKO MARRAZTIRUDIGINTZAN AITUAK (CAG, COMPUTER AIDED GRAPHICS).

CAG delakoa, arkitekuratik hasi (eraikintza bat egingo deneko tokiko giroari nola egokituko zaion aurrez ikusteko bidea ematen bait-digu) eta ikuskizunetarainokotan erabil daiteke; gaurregun, telebistako ikuskizun gehienak eta merkataritza-iragarpen gehien-gehienak konputailuaz baliatzen dira.

Eta ez da zinemarako ikuskai bereziak sortarazi ahal izateaz ahaztu behar.

AUKERAK ETA ETORKIZUNA.

Konputailuak gero eta merkeagotzen ari dira.

Iharduneango bere malgutasunak eta hoietzaz baliatzeko erak gero eta gehiago, hoien zenbatekoa txorabioa sortarazteko eran gehitzea ekarri du.

Etxetan, norberarentzako konputailua etengabe hedatzen ari da.

Konputailuak nola lan egiten duen ezagutzea eta nola erabili jakitzea, komenigarria ezezik behar-beharrezkoa ere bilakatzen ari da.

Konputailua laster telefonoa (ikus Telematika) edo idazmakina bezain tresna arrunta izan daitekeenaren itxurak daude.

Konputailuak, gehienbat, enpresa haundietako, herri-izaikietako eta herri-arduralaritzako idazgu eta informatika-artzekaritzetan erabiltzen dira, bertako berarizko lanetarako.

Orain, ordea, eta mikro-konputailua zalbaldu ala, enpresa txiki eta arteinetan ere bide berriak irekitzen zaizkio, eta horrekin batera berainezko idazgu-iharduna, informatikazko irarketa, konputailuaren bidezko marraztirudigintza eta taiugintza eta beste erabiltze-era asko, lan-alor eta neurri guztietako industrietan indarrean sartzen ari dira.